Beatriz Caravaggio

© Ben Vine

Oviedon (Espainia) jaio zen. Bideoklipak egin ditu, film dokumentalak, bideosorkuntzak eta bideoinstalazioak. Hainbat jaialditan erakutsi dira Beatrizen dokumentalak, hala nola Montrealgo Festival du Film delakoan, Les Rencontres Internationales Paris / Berlin / Madrilen, Bogotako Zinema Jaialdian, Huelvako Iberoamerikar Zinema Jaialdian,
eta, horiez gainera, hainbat telebistatan eskaini dira: Canal+ Españan, TV3 Televisió de Catalunyan, EiTB Euskal Irrati Telebistan, Canal Satélite Digitalen eta Documanían. Bere bideoak eta bideoinstalazioak hainbat hiri eta aretotan erakutsi dira: BBVA Fundazioa, Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionala, Arte Ederren Zirkulua eta La Casa Encendida,
Madrilen; Fundació Joan Miró eta CCCB Centre de Cultura Contemporània, Bartzelonan; Pertheko Biennale of Electronic Arts (Australia) eta Japoniako Canon Digital Creators Context delakoan, besteak beste.

Hainbat sari eta sorkuntzarako laguntza jaso ditu, hala nola ICAAren (Kultura Ministerioa) Ekoizpen Zinematografikoarentzako Laguntza; Madrilgo Centro de Creación Contemporánea Matadero zentroaren Sorkuntzarako Laguntza; Festival Mínima saria eta Net.Art Visual saria, Cartografía de la sospecha lanagatik.